Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2010 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

LH.1 MAILAN GAUDE!


KAIXO FAMILIA:
Dagoeneko 1.mailan gaude eta hainbat gauza egin ditugu: bidai honetan gurekin egongo diren lagun berriak ezagutu, ( Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Pox), abestiak ikasi, irakurri- idatzi,ordenagailuan ikasi ondo pasatuz...
Blog hau aprobetxatuko dugu, egiten ditugun gauzak erakusteko.
Atsegingo zaizuelakoan....hemen taldeko argazkiak!!


Hurrengoan gelan ilusio handiarekin egindako " DENBORAREN MAKINA" aurkeztuko dizugu,
Laister arte.....







IUPI, LEHENENGO MAILAN GAUDE!